XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal poesian modernismoak orduantxe biztu nahi zuen mementu justuan, Lekuonak ausardia izan zuen poesia berriari herri-poesiaren eredua proposatzeko, dei eginez .

Euskararen lotsa eta konplexu ikara hauetan, itxaropen - eta asmo-giro honetan situatzen da Euskaldunak, euskal poema nazionala.

1930/1931 inguru horretan, gogoeta intentso bat egin da nonbait euskaltzaleen artean, euskararen ohoreak behar zizun poesiari buruz denek amets egiten zuten poema nazionalaz bereziki.

Olerki-Jaien arrakastak edo (30ean Lauaxeta irabazle, 31n Lizardi), Lekuonak erakusten zuen el genio popular horren presentzia hurbila deskubritzeak edo, zerbaitek behintzat pentsarazi bide zuen poema nazional handia edukitzeko, ez zegoela geroari (jeinuaren etorrerari) itxaron beharrik, orduantxe eta berton posible zela.

Jeinua bizi zen, herrian zegoen bizi-bizirik.

Jadanik posibilitatea ikusten zen, ikusten zen modua ere, gure erriaren olerki garaia lortzeko, euskotar azal eta mami.

(Lekuonaren deklarazioak, in Ibarzabal, E., 50 Años de Nacionalismo Vasco, 1978).

Orixeren Ikasientzako hitzaurrea begiratzen baduzu, 1935ekoa, izpiritu honen islada garbia ikusiko duzu.

Sekulako esperantzak ipini ziren poema honetan. (K. Mitxelena in VV. Omenaldi, Atarikoa).

Oraindik arras bukatu gabe zegoen, garaitzapen osoa aldarrikatzen zuten, ikusia zutenek.

Ibar-ek, adibidez, (Genio y Lengua, 1935-1936).

Poemak, beharbada, ez du hainbeste ematen.

Ematen du berea, halere: (...).